top of page

 Hasieran, ikastetxe berria eraikitzen zen bitartean, orduko eskaerari erantzuteko xedez, Artxandan ikastetxe bat egokitu zen  eta bertan eman genituen hasierako hiru urteak. 2006-07 ikasturtetik aurrera, ordea, behin betiko egoitza dugu: Artxanda, 5. Bilbao 48007, alegia.

 

    Azken urteotan hazkunde oso nabaria izaten ari da, Bilboko hainbat auzoetan; Artxanda aldean batez ere.  Guri dagokigun zonaldea Artxanda da. Familiak bikote gazteek osatuak dira; horietako asko seme-alabekin.

 

    Ikasturte hauetan, lehendabiziko zehaztapenak, ikastetxeko beharrei erantzuteko egin izan dira: antolamenduari dagozkionak (espazioena, giza baliabideena, materialarena...), zerbitzuei dagozkienak ( garraioa, jantokia, eskolaz kanpoko ekintzak eta familiek antolatutakoak), hezkuntzari dagozkionak ( Hezkuntza proiektua,

Hizkuntza proiektua, Elkarbizitza plana, Harrera plana, Tutoretza plana, geletako programazioak...) eta hezkuntza komunitatea ordezkatzeari dagokiona.

Gure istoria!

bottom of page