top of page

NORTZUK GARA?

·         Euskalduna: Euskal gizartearen zerbitzura dagoelako eta euskara eta euskal kultura dituelako ardatzak.

                 Euskara: Derrigorrezko irakaskuntza aldia bukatutakoan, gure  ikasle  

                 guztien euskararen erabilera ziurtatuko dugu hizkuntza gaitasun 

                 komunikatibo aberatsen bidez egiazko elebidunak izateko.

                 Euskal kultura: Gure kulturaren partaide-eragile garen heinean, gure 

                 herriko izaera eta kultura curriculumean garatuko dugu.

                 Hizkuntza Eredua:Ikastetxean bere jatorrian B eta D

                 ereduak eskaini arren, D eredua geratu da bakarra gurasoek

                 matrikulan  egindako aukeraketaren ondorioz. Gela bat baino ez dugu

                 B ereduan eta momentuan D ereduko matrikulak baino ez dira    

                 eskaintzen.

·         Anitza: Gure gizartearen aniztasunetik abiatuta,  kultur edota behar ezberdinetako ikasleak kontuan hartuta, eskola inklusiborantz joko dugu berezitasun guztiei bere tokia eta garrantzia emanez, inolako diskriminaziorik gabeko ikastetxea erdiesteko. Horrekin batera pertsona irekiak, kritikoak eta autonomo ak lortuko ditugu.

     Akonfesionala: Pertsona guztien bizimodu, sinismen, iritzi eta ideiak aintzat hartzen dituen eskola da, elkarbizitzarako ohiturak eta jokabideak lantzea bermatuko duena.

    Hezkidetzagilea: Hezkidetzan oinarritutako eskola dugu, neska-mutilen ezberdintasunak onartuta baina  estereotipoak gaindituz.

 

     Publikoa:

                       Hezkuntza komunitatearen sektore guztien partaidetza bermatzen 

                       duena. 

                       Haurren heziketaren erantzukizuna eta hezkuntza egitasmoen

                       definizioa konpartitzen duena.

                       Doakoa.

bottom of page