top of page

Gure eskolako hezkuntz proiektua eguneratzeko prozesuan dago. Ikasturte honetako IUPeko helburuen artean dago. Horretarako Hezkuntz komunitateko kide guztien eritzi eta proposamenak kontuan izango dira.

Gure lana, lau zutabe hauei dago bermatuta: Euskara, Hezkidetza, Zientzia eta teknologia berriak. 

Iaz hasitako zientzia konpetentzien hobekuntzan ezarrita gaude, ikasleriaren errealitatera  era biziagoan eta hurbilagoan aurkezteko, esperimentuen bitartez. 

Metodologi arloak berritzen jarraituko dugu, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten  aukerekin baliatuz eta elkarlanean eta berdinen arteko dinamiketan oinarrituko gara. Bide honetatik jarraituz, ikasleria errekurtso eta trebetasun gehiagoz hornitu nahi dugu; horretaz aparte, hezkidetza,   aniztasunaren errespetua  eta elkarbizitza errazten dituzten jarduerak  burutuko ditugu .

Euskararekin konpromisoa daukagunez, eskolako esparru guztietan erabilerari lehentasuna emango diogu. 

Eskola parte-hartzailea, dinamikoa, euskalduna, hezkidetzailea, integratzailea eta auzoan baloratuta nahi dugu. 

HEZKUNTZA XEDEA

bottom of page